Elkarlanean

You are not logged in. (Login)
 
 
 
Skip Main Menu
 
 

Gunearen berriak

Picture of Andoni Tolosa
Bi ikastaro berri
by Andoni Tolosa - Friday, 18 June 2010, 12:27 AM
 
Dagoeneko eskuragarri dituzue bi ikastaro "libre" berri. Batak goi mailako mintzamena lantzea (EGA, 3.maila, 3.HE) du ardatz, eta besteak berriz euskal kantu eta kantagintza.

Mintzamena lantzeko osatu dugun ikastaroa zer da ongi hitz egitea galderatik abiatuta, bakoitzak bere hitz egiteko modua hobetzeko hainbat tresna, hausnarketa eta eginkizun proposatuko dizkio erabiltzaileari. Azken atalean, berriz, azterketari begirako trebakuntza ere eskainiko dio.

Euskal Kantuen inguruko ikastaroak euskal musikaren inguruko ikuspegi zabal emateaz gain, ikasleari hizkuntzarekin harremanetan jartzeko modu ludikoa eskainiko dio. Historia, euskal kantu hautatuak, hitzak, bideoak, karaokeak... horixe da edonork ikastaro honetan topatuko duena.

Nahi duenak gune honetan landu ahal izango ditu bi ikastaroak, horretarako aski du bertan izena ematea. Bestela atarian jarri dugun "repositoriotik" segurtasun kopia jaitsi eta bere gunean instalatuz.

On egin!!
Picture of Ainhoa Ezeiza
Euskara ikasteko materialgintzarako gunea
by Ainhoa Ezeiza - Friday, 17 July 2009, 04:14 AM
 
Ongi etorri Moodle Elkarlanerako Gunera!

Gune honetan probak egiten eta ikastarotxoak garatzen aritzen gara. Edonork sor dezake kontua kuxkuxeatzeko eta probak egiteko. Materialgintzan aritu nahi duen oro ere ongietorria izango da, proiektu irekia baita.

Ikastaro bat hutsik nahi baduzu edo irakasle-rola hemengo ikastaroren batean, bidali niri posta elektronikoa: ainhoa.ezeiza@gmail.com

2009/2010 ikasturterako pentsatu dugun plana ikusi nahi baduzu, zoaz moodle.org webgune nagusira (gonbidatu gisa sar zaitezke):

http://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=128365

Ondo izan!
Ainhoa

Available Courses


 
 
 
Moodle ikastaroak sortu eta konpartitzeko gunea, euskara ikasteko batez ere baina proiektu guztiak ongietorriak dira
 
Skip Calendar
 

Calendar

Sun Mon Tue Wed Thu Fri Sat
      1 2 Today Friday, 3 September 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30   
 
Skip Course categories